Gure bizitzan zehar kirola egitea oso garrantzitsua denez, gai honi buruz hitz egitea aukeratu dut. Lehendabizi esan beharra daukat, nire asmoa blog honen bitartez jendea kirola egitera animatzea dela eta baita ere kirolari buruzko informazioa, albisteak ...ematea

18 de noviembre de 2011

11 de noviembre de 2011

GOAZEN DENOK BATERA KIROLA EGITERA!!!!


Nik gogoratzen dut nola Lehen Hezkuntzan  heziketa fisikoa minusbaliatu umeekin egiten genuela. Niretzat aukera oso ona izan zen eurekin erlazionatu ahal izateko. Beste  irakasgaietan eurekin egotea zailagoa denez, heziketa fisikoa denok batera egitea erabaki zuten. Esperientzia oso ona izan zen, pertsona oso maitekorrak dira benetan.  
Baina kirol talde gehienetan pertsona hauek ez dituzte admititzen, zuen ustez hau normala da? Zuek zer deritzozue honi buruz? Taldeetan onartu beharko zituztela uste duzue? Eta zuen inguruko bat minusbaliatua izango bazen, berdin pentsatuko zenukete? Zuen iritzia irakurtzea gustatuko litzaidake.
Gai hau eztabaidatu  behar dela uste dut, horregatik sarrera txiki hau blogera igo dut zuen iritzia irakurtzeko.
Besterik gabe, eskerrik asko zuen iritzia hemen jartzen duzuenei.

KIROLAK C.M. GAZTEIZ TRAIL RUNNING TEAM

Hau beste blog batetik hartu dut.


Mendiko lasterketak egiten dituen Gazteizko talde bat da.  Euren helbidea  http://kirolacmgazteiz.blogspot.com/ da. Twitterra eta facebooka ere dute. Blog honetan euren argazki eta bideo asko ikus ditzakegu.
Talde honek meritu handia duela uste dut, mendia oinez igotzea gogorra bada, are gehiago korrika igotzea. Egiten duten esfortzuaren ondoren, lehena zein azkena heltzeak ez duela garrantzirik uste dut, denek txalo bero bat merezi dute. Ni 19 urterekin hori egiteko ezgaia sentitzen banaiz, talde horretako partaideek duten adinarekin gehiago, orduan bai ezinezkoa izango dela.
Talde horri jarraituz, adin desberdinetako taldeak egin beharko zituztela uste dut. Gazteak horrelako txapelketetan parte hartzera animatu behar gaituzte.

HERRI KIROLAK

Hau baita ere, beste blog batetik hartua da.


Talde honen izena Deporte Rural.net / Herri Kirolak da eta orria http://www.deporterural.net/tag/blog-herri-kirolak/ da.
 Asteburuetan herriz herri probak egitera joaten dira eta apustuak egiten dituzte, jarraitzaile asko dituzte. Bloga jendea informatzeko asmoz egiten da.
Oso ondo antolatuta dutela uste dut, jendeak komentarioak idazten ditu, zuek ere bertan sartu zaitezkete! Hauek ere argazkiak eta bideoak dituzte.

8 de noviembre de 2011

FUTBITO TXAPELKETA


Ni ikasten nuen institutuan futbito txapelketak egiten ziren jolas orduan. Taldeak klaseko neska eta mutilek osatzen zituzten, , mutilak nagusi ziren.
Lagun talde batek antolatzen zuen txapelketa eta jolas ordu bakoitzean partidu bat jokatzen zen, galtzen zuen taldea  kanporatua zen eta azkenean finala jokatzen zen, arbitroa ikasle bat zen. Eguraldi ona egiten zuenean kanpoko futbito zelaian jokatzen zen eta euria  egiten zuenean barruko gimnasioan.
Irakasleek horrelako txapelketak egitea onartzen bazuten ikasleentzako onuragarria delako uste dut, zeren eta errespetua, elkarlana lantzeko aukera on bat da. Denok parte hartzeko aukera genuen!
Baina dena dela, nik uste dut, normalean mutilentzako ekintza gehiago antolatzen direla, baina ez neskek proposatutako ekintzak ez direlako onartzen baizik eta neskek gauza gutxiago proposatzen ditugulako eta hori pena bat da. Mutilek kirolarekin zerikusia duten ekintza gehiago antolatzen dituzte.

6 de noviembre de 2011

SANTO TOMAS


Nik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxillergoa Durangoko institutuan ikasi dut eta gogoratzen dut nola Santo Tomasen Herri Kirolak egiten genituen.

Egun hau oso berezia zen guretzako, Klase bakoitzeko mahai bat jartzen genuen guk etxean egindako produktuekin: patata tortilla, txokolatea, gazta, txorizoa, taloa, pastela, gaztainak, gailetak... ikasleak eta irakasleak probatu dezaten!Baserritarrez jantzita joaten ginen danok eta untziak, oiloak edo nahi zena eraman ahal zen. 4 irakasle epaimahai dira eta hauek mahai bakoitzean ikusitakoa baloratu odoren, zein mahai irabazten duen esaten dute. Irabasleek asteburu bat eskiatzen irabazten dute.

Horren bitartean herri kirolak ospatzen dira. 5 pertsonako taldeak egiten dira, beraz 5 gune daude, pertsona bakoitzak ekintza bat egin behar du eta hemen kontrolatzen dena denbora da. 5 herri kirolak, hau da, 5 ekintzak egiteko denbora gutxien behar duen taldeak irabazten du, kontuan izanda bata bestea bukatu arte ezin dela hasi.

Santo Tomaseko jaian, eskupelatako txapelketa bat egiten da goiz guztian zehar eta bertan ere jende askok parte hartzen du, mutilak nagusiki.

Azken finean, egun hau denok elkarrekin ondo pasatzeko eta disfutatzeko ospatzen da.





DURANGALDEAN EGITEN DIREN EKINTZA FISIKOAK


Ni Durangon bizi naiz eta horregatik bertan egiten diren ekintza fiskoiei buruz hitz egingo dizuet, hoiek baino ez ditudalako ezautzen.

Iurretan utean behin atletismoko karrera bat egiten da eta bertan nahi duenak parte hartu dezake. Guri institutuan heziketa fisikoko irakasleak apuntatzeko animatzen gintuen eta berari izenak emanda, bera arduratzen zen beste guztiaz.

Iurretako jaietan mountain bike-ko irteera bat egiten da, honen helburua herrikoak elkartzea eta ondo pasatzea da, inork ez du irabazteko intentziorik.

Durangon, beste egun batean, atletismoko beste karrera bat egiten da eta honek Ezkurdin du hasiera eta amiaera. Karrera honetan parte hartzeko eskolen bitartez apuntatzen da eta lehengo hiruren artean sari bat oparitzen da,saria Saloura 4 egun joatea da eta klase guztiarekin noski!

Durangoko jaietan duatlon bat egiten da eta hau bebai Ezkurdin hasi eta bukatu egiten da. Lehengo zatia bizikletaz egiten da, bigarren zatia korrika koan behar da eta azkenik berriro bizikletaz. Adin guztietako jendeak parte hartu dezake, gero kategoria bakoitzeko sari bat dago. Duatlon hau pasadan urtean eta auten egin da.

Honekin azaldu nahi dudana da, eskoletan bebai horrelako ekintzetan parte hartzera animatu behar ditugula gure ikasleak.
Ekintza hauetan ikasleek garatu behar dituzten hainbat gaitasun lantzeko aukera izaten ditugu, jende berria ezagutu eta ondo pasatzen duten bitarteantiaz.

5 de noviembre de 2011

ESKOLETAN DAGOEN HEZIKETA FISIKOAREN EGOERA



Egunon lagunok,
gaurko sarreran eskoletan heziketa fisikoa egiteko dauden baliabideei buruz hitz egingo dugu.

Eskola askok ez diote eman beharko zitzaion garrantzia ematen eta beste edozein irakasgai bezain garrantzitsua da. Hainbat eskoletan ekintzak egiten diren inguruak ez dira egokiak, nik gogoratzen dut Landakoko eskolan nengoenean barruko gimnasioan itokiñak zeudela eta oso erreza zela laban egitea. Irakasleak konoak eta toailak jatzen zituen baina hala ere oso kaltekarria zen eta edonork burua zabaldu ahal zuen. Orain konponketak egin dituztela esan didate baina, txarto egon zen urte guztietan zoritxarren bat gertatu izan bazen?

Materiala nahiko eskaza zen, behar genuena justu justu genuen eta askotan binaka jarri behar ginen ez zelako denentzat heltzen. Gauza gehienak oso zaharrak ziren eta beste hainbat erdi apurtuta zeuden.

Gero aldagelak oso txikiak ziren eta txandaka dutxatu behar gienen eta irakaslak nahi zuten denak 10 minututan dutxatzea eta berandu heltzen baginen hurrengo klaseko irakaslea kexatu egiten zen.

Nik suposatzen dut hau zuetariko askoei gertatu zaizuela eta guk irakasleak izaterakoan hau ez gertatzeko borrokaru behar dugu. Niri baita ere egokiago iruditzen zait prdu biko saioak egitea denbora hobeto aprobetzatzeko azkenen ordu batean ordu erdi baino ez delako gimnasia egiten.

4 de noviembre de 2011

CMAP


Pablo eta biok C-map hau egin dugu, Pablok Nafarroako dekretuaren eskema egin du eta nik EAE-ko dekretuari dagokion eskema. Testu honen laburpena egitea baliogarria izan dela uste dugu, C-mapa erabiltzen ikasteko. Ordenagailuen arazoak direla eta, ezin izan dugu honen formatua aldatu.