Gure bizitzan zehar kirola egitea oso garrantzitsua denez, gai honi buruz hitz egitea aukeratu dut. Lehendabizi esan beharra daukat, nire asmoa blog honen bitartez jendea kirola egitera animatzea dela eta baita ere kirolari buruzko informazioa, albisteak ...ematea

11 de noviembre de 2011

GOAZEN DENOK BATERA KIROLA EGITERA!!!!


Nik gogoratzen dut nola Lehen Hezkuntzan  heziketa fisikoa minusbaliatu umeekin egiten genuela. Niretzat aukera oso ona izan zen eurekin erlazionatu ahal izateko. Beste  irakasgaietan eurekin egotea zailagoa denez, heziketa fisikoa denok batera egitea erabaki zuten. Esperientzia oso ona izan zen, pertsona oso maitekorrak dira benetan.  
Baina kirol talde gehienetan pertsona hauek ez dituzte admititzen, zuen ustez hau normala da? Zuek zer deritzozue honi buruz? Taldeetan onartu beharko zituztela uste duzue? Eta zuen inguruko bat minusbaliatua izango bazen, berdin pentsatuko zenukete? Zuen iritzia irakurtzea gustatuko litzaidake.
Gai hau eztabaidatu  behar dela uste dut, horregatik sarrera txiki hau blogera igo dut zuen iritzia irakurtzeko.
Besterik gabe, eskerrik asko zuen iritzia hemen jartzen duzuenei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario