Gure bizitzan zehar kirola egitea oso garrantzitsua denez, gai honi buruz hitz egitea aukeratu dut. Lehendabizi esan beharra daukat, nire asmoa blog honen bitartez jendea kirola egitera animatzea dela eta baita ere kirolari buruzko informazioa, albisteak ...ematea

21 de octubre de 2011

ESKOLETAN HEZIKETA FISIKOAN EGITEN DIREN ARIKETAK

Lehen Hezkuntzan, heziketa fiskoan jolas eta ariketa desberdinak egiten dira. Lehendabizi, berotu egin behar da, gero beroketa jarraitzeko jolas batzuk egiten dira, jarraian esfortzu handia egiten ez hazteko. Beroketa jolasak: "muralla Txina", harrapaketa, katea, zapitxoa, etxea garbitu, otsoa, azeria eta oiloa....dira. Lehen Hezkuntzan beroketa irakasleak gidatzen du, hala ere nagusitzerakoan beroketa librea izaten da. Heziketa fiskoan kirol desberdinak lantzen dira, gutxi gora beherea bi hilabeteko bat. Orduan aurretik esan dudan bezala, beroketa, jolasak eta egun horri dagokion kirola egiten da. Azkenik amaitzeko berriro luzatu behar da gero arazoak ez izateko.


"Zientzia.net "

Obesitatea: osasun-arazo benetan potoloa" izeneko artikulua irakurri ondoren  ideia interesgarrienak kopiatu egin ditut.
http://www.zientzia.net/artikuluak/obesitatea-osasun-arazo-benetan-potoloa/

"Milioika jende lagun hiltzen den bitartean, obesitatea osasun-arazo nagusienetakoa bilakatzen ari da. Haurrei zein helduei eragiten die, eta obesoen kopurua etengabe ari da handitzen mundu osoan. Hori ikusita, bada obesitateari XXI. mendeko izurria deitu dionik. Izendapen deigarriak alde batera utzita, gaitza errotik aztertzen hasi dira adituak. Zer dakite obesitateari buruz? Nola gelditu izurria? Galdera asko daude erantzuteko.” 
" Pertsona bat obeso izatera nola iristen den azaltzea ez da zaila: behar baino gehiago jaten duelako gizentzen da. Irensten dituen gehiegizko kaloriak gantz moduan metatzen dira gorputzean eta, denborarekin, obeso bihurtzen da. Joera edo portaera hori gizarte osora zergatik hedatu den azaltzea, ordea, ez da hain sinplea."
"Izan ere, faktore askok eragiten dute obesitatearen hedapenean. Herrialde garatuetan, publizitate-kanpaina erraldoien bidez, janari ezin erakargarriagoak eskaintzen dituzte elikagai-industriek; gehienetan, janari horiek kaloria ugari eta balio nutrizional eskasa dute. Horrekin batera, autoari, telebistari, telefonoari, ordenagailuari eta beste aurrerapen teknologiko batzuei esker, ez dago lehen adina mugitu beharrik eguneroko bizimodua egiteko. Guztiagatik, benetan erraza da behar baino kaloria gehiago hartzea. Ondorioz, osasun-zerbitzuen aurrekontuetan, gero eta handiagoa da obesitatearen eta berarekin lotutako gaixotasun kronikoen pisua."
"Garatze-bidean dauden herrialdeetan, egoera ez da hobea. Maila ekonomikoa igo ahala, herrialde garatuen ohiturak bereganatzen dituzte. Beraz, populazioaren zati batek desnutrizio-arazoak eduki arren, ez da arraroa gizarte-maila baxuetan ere obesoak egotea."



Beste artikulu baten irakurri egin dut Hondarribian bosgarren urtez umeen obesitatea ekiditzeko Hobe programa egin dutela. Sukaldaritza tailerrak eta ariketa fisikoak egingo dituzte eta euren helburua osasuntsu eta goxo jatea posible dela erakustea da.




Ondoren obesitateari buruz egin dudan hausnarketa duzue:
Guk irakasleok, saiatu behar gara gure ikasleak bide on batetik eramaten. Gure eskolako jantokietan ematen diegun hezkuntzaren arabera, gero eurek jarrera bat edo beste bat izango dute janariarekiko. Denetarik jan behar dugula erakutsi behar diegu, eta hainbat gauza oso garrantzitsuak direla gure osasunerako.

Nire kasuan, 2 urtetatik 16 urterarte jantokian geratu naiz eta bertan ematen ziguten  janaria oso gustuko nuen. Gaur egun, jantokian jaten nuenaz aparte, gauza berri oso gutxi jaten ditut.  Hau nire errua izan da, baina gaur da  honetaz damutzen naizen eguna.
Dena dela, irakaleok ikasleen hezkuntzan dugun eragin oso nabermena eta garrantzitsua da, obesitatea ekiditzea da gure beharra. Nik uste dut, elikagaiei buruzko informazioa gehiago landu beharko zela Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Batzuetan informazio faltarengatik sortzen dira arazoak.