Gure bizitzan zehar kirola egitea oso garrantzitsua denez, gai honi buruz hitz egitea aukeratu dut. Lehendabizi esan beharra daukat, nire asmoa blog honen bitartez jendea kirola egitera animatzea dela eta baita ere kirolari buruzko informazioa, albisteak ...ematea

6 de noviembre de 2011

SANTO TOMAS


Nik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxillergoa Durangoko institutuan ikasi dut eta gogoratzen dut nola Santo Tomasen Herri Kirolak egiten genituen.

Egun hau oso berezia zen guretzako, Klase bakoitzeko mahai bat jartzen genuen guk etxean egindako produktuekin: patata tortilla, txokolatea, gazta, txorizoa, taloa, pastela, gaztainak, gailetak... ikasleak eta irakasleak probatu dezaten!Baserritarrez jantzita joaten ginen danok eta untziak, oiloak edo nahi zena eraman ahal zen. 4 irakasle epaimahai dira eta hauek mahai bakoitzean ikusitakoa baloratu odoren, zein mahai irabazten duen esaten dute. Irabasleek asteburu bat eskiatzen irabazten dute.

Horren bitartean herri kirolak ospatzen dira. 5 pertsonako taldeak egiten dira, beraz 5 gune daude, pertsona bakoitzak ekintza bat egin behar du eta hemen kontrolatzen dena denbora da. 5 herri kirolak, hau da, 5 ekintzak egiteko denbora gutxien behar duen taldeak irabazten du, kontuan izanda bata bestea bukatu arte ezin dela hasi.

Santo Tomaseko jaian, eskupelatako txapelketa bat egiten da goiz guztian zehar eta bertan ere jende askok parte hartzen du, mutilak nagusiki.

Azken finean, egun hau denok elkarrekin ondo pasatzeko eta disfutatzeko ospatzen da.





No hay comentarios:

Publicar un comentario