Gure bizitzan zehar kirola egitea oso garrantzitsua denez, gai honi buruz hitz egitea aukeratu dut. Lehendabizi esan beharra daukat, nire asmoa blog honen bitartez jendea kirola egitera animatzea dela eta baita ere kirolari buruzko informazioa, albisteak ...ematea

Mostrando entradas con la etiqueta Herri kirolak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Herri kirolak. Mostrar todas las entradas

11 de noviembre de 2011

HERRI KIROLAK

Hau baita ere, beste blog batetik hartua da.


Talde honen izena Deporte Rural.net / Herri Kirolak da eta orria http://www.deporterural.net/tag/blog-herri-kirolak/ da.
 Asteburuetan herriz herri probak egitera joaten dira eta apustuak egiten dituzte, jarraitzaile asko dituzte. Bloga jendea informatzeko asmoz egiten da.
Oso ondo antolatuta dutela uste dut, jendeak komentarioak idazten ditu, zuek ere bertan sartu zaitezkete! Hauek ere argazkiak eta bideoak dituzte.

6 de noviembre de 2011

SANTO TOMAS


Nik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxillergoa Durangoko institutuan ikasi dut eta gogoratzen dut nola Santo Tomasen Herri Kirolak egiten genituen.

Egun hau oso berezia zen guretzako, Klase bakoitzeko mahai bat jartzen genuen guk etxean egindako produktuekin: patata tortilla, txokolatea, gazta, txorizoa, taloa, pastela, gaztainak, gailetak... ikasleak eta irakasleak probatu dezaten!Baserritarrez jantzita joaten ginen danok eta untziak, oiloak edo nahi zena eraman ahal zen. 4 irakasle epaimahai dira eta hauek mahai bakoitzean ikusitakoa baloratu odoren, zein mahai irabazten duen esaten dute. Irabasleek asteburu bat eskiatzen irabazten dute.

Horren bitartean herri kirolak ospatzen dira. 5 pertsonako taldeak egiten dira, beraz 5 gune daude, pertsona bakoitzak ekintza bat egin behar du eta hemen kontrolatzen dena denbora da. 5 herri kirolak, hau da, 5 ekintzak egiteko denbora gutxien behar duen taldeak irabazten du, kontuan izanda bata bestea bukatu arte ezin dela hasi.

Santo Tomaseko jaian, eskupelatako txapelketa bat egiten da goiz guztian zehar eta bertan ere jende askok parte hartzen du, mutilak nagusiki.

Azken finean, egun hau denok elkarrekin ondo pasatzeko eta disfutatzeko ospatzen da.