Gure bizitzan zehar kirola egitea oso garrantzitsua denez, gai honi buruz hitz egitea aukeratu dut. Lehendabizi esan beharra daukat, nire asmoa blog honen bitartez jendea kirola egitera animatzea dela eta baita ere kirolari buruzko informazioa, albisteak ...ematea

2 de diciembre de 2011

URTEKO PROGRAMAZIOA



Urteko programazio bat egitea nire ideia izan da, baina oso zaila denez dena asmatzea, interneteko orrialde batetik kopiatu egin dut. lehendabizi eredu bezala bakarrik hartu nuen eta nik bat asmatzen hasi nintzen, baina gero taula egiterako orduan edukiak nik asmatzea ezineskoa zela ikusi nuenez, internetekoa kpiatu eta taularen aurreko informazioa ere aldatu behar izan nuen.


Beraz, hemen ikusi dezakezue: https://docs.google.com/View?id=dddnwmks_0gmxvjrcd&pli=1


2011/2012 ikasturteko heziketa Fisikoko programazioa egin dut. Lehen hezkuntzako 2. zikloko 3. mailako ikasleak dira eta 9 urte dituzte.
Kurtsoak 36 aste ditu eta aste bakoitzean heziketa Fiskoko 2 klase baino ez ditugu. Denbora oso gutxi izanda ahalik eta hoberen antolatzen saiatu naiz. Saio hauek 13 unitate didaktikoetan banatu ditut, curriculumean agertzen diren 4 eduki multzoetan lantzeko. Lehengo unitate didaktikoa elkar ezagutzeko eta irakasgaiari sarrera emateko erabili dut. Lehengo unitate multzoan 3 unitate didaktiko egongo dira, bigarrenean beste 3, hirugarrenean 2 eta laugarrenean 3. Azkenik, kurtsoaren amaierarako beste unitate didaktiko bat prestatu dut.
Programazio honek, metodologia,baliabide eta ebaluazio pertsonala izango du, ikasle bakoitza bere zailtasun edo trebetasunen arabera ebaluatuko ditut. Kontuan izan behar dena, bakoitzaren garapena da, nondik hasi diren eta noraino heldu diren, horretarako egindako ahalegina kontuan izanik.
Programazio honek beste irakasgaiekin lotura du eta denek parte hartzeko aukera izango dute, inolako desberdintasunik gabe.irakasgai guztiak uztartzeko, nire irakasgaian matematika, hizkuntza, musika .. eko gaitasunak posiblea den neurrian lantzen saiatuko naiz. Adibidez, jolas baten bitartez abesti bat, eta zenbakiak landu daitezke.
Ezgaitasun fiskoak eta psikikoak izango ditugu, hauei egokitu naiz.






No hay comentarios:

Publicar un comentario