Gure bizitzan zehar kirola egitea oso garrantzitsua denez, gai honi buruz hitz egitea aukeratu dut. Lehendabizi esan beharra daukat, nire asmoa blog honen bitartez jendea kirola egitera animatzea dela eta baita ere kirolari buruzko informazioa, albisteak ...ematea

1 de diciembre de 2011

KIROLEAN GENERO ARTEKO BEREIZKETARIK EZ!!!

Umeek txikitan euren nortasuna zein den bilatzen ari dira. Jaiotzen garenetik gure kanpoko eragina bakoitzaren nortasunean oso nabarmena da, estereotipo bat jarraitzera behartuta gaudela dirudi. Askotan ume txikiei beldurra ematen die desberdina izatea, besteek zer pentsatuko duten oso garrantzitsua delako adin horretan, zure inguruko jendeak zutaz barre egitea oso gogorra da beti eta gainera psikologiaren garapenean eragin negatiboa ekar dezake.
Ume bakoitza den bezalako da eta zergatik saiatzen gara denok berdinak izaten? Askatasuna bada nahi duguna hitz diezaiegun umeei txikitatik euren nortasuna aukeratzen.
Badirudi normalena, mutilak txikitatik futbolera, esku pilotara, karatera,txirrindularitzara … apuntatzea dela  eta nesken kasuan ordea, saskibaloira, gimnasia erritmikora, dantzara …. Baina hori zergatik  da horrela? Eta mutil batek dantza egin nahi badu? Besteek zergatik egingo diote barre?
Gure gizartean kanpokoek baldintzatzen gaituztela argi dago eta hori aldatu behar da. Eta noiz ote hasiko gara hori aldatzen? Hasi gaitezen gaur bertan, zergatik ez!!!!! Kirolean ere berdintasunaren alde bazaudete, idatz ezazue hemen zuen iritzia!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario