Gure bizitzan zehar kirola egitea oso garrantzitsua denez, gai honi buruz hitz egitea aukeratu dut. Lehendabizi esan beharra daukat, nire asmoa blog honen bitartez jendea kirola egitera animatzea dela eta baita ere kirolari buruzko informazioa, albisteak ...ematea

8 de noviembre de 2011

FUTBITO TXAPELKETA


Ni ikasten nuen institutuan futbito txapelketak egiten ziren jolas orduan. Taldeak klaseko neska eta mutilek osatzen zituzten, , mutilak nagusi ziren.
Lagun talde batek antolatzen zuen txapelketa eta jolas ordu bakoitzean partidu bat jokatzen zen, galtzen zuen taldea  kanporatua zen eta azkenean finala jokatzen zen, arbitroa ikasle bat zen. Eguraldi ona egiten zuenean kanpoko futbito zelaian jokatzen zen eta euria  egiten zuenean barruko gimnasioan.
Irakasleek horrelako txapelketak egitea onartzen bazuten ikasleentzako onuragarria delako uste dut, zeren eta errespetua, elkarlana lantzeko aukera on bat da. Denok parte hartzeko aukera genuen!
Baina dena dela, nik uste dut, normalean mutilentzako ekintza gehiago antolatzen direla, baina ez neskek proposatutako ekintzak ez direlako onartzen baizik eta neskek gauza gutxiago proposatzen ditugulako eta hori pena bat da. Mutilek kirolarekin zerikusia duten ekintza gehiago antolatzen dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario