Gure bizitzan zehar kirola egitea oso garrantzitsua denez, gai honi buruz hitz egitea aukeratu dut. Lehendabizi esan beharra daukat, nire asmoa blog honen bitartez jendea kirola egitera animatzea dela eta baita ere kirolari buruzko informazioa, albisteak ...ematea

Mostrando entradas con la etiqueta ekintzak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ekintzak. Mostrar todas las entradas

8 de noviembre de 2011

FUTBITO TXAPELKETA


Ni ikasten nuen institutuan futbito txapelketak egiten ziren jolas orduan. Taldeak klaseko neska eta mutilek osatzen zituzten, , mutilak nagusi ziren.
Lagun talde batek antolatzen zuen txapelketa eta jolas ordu bakoitzean partidu bat jokatzen zen, galtzen zuen taldea  kanporatua zen eta azkenean finala jokatzen zen, arbitroa ikasle bat zen. Eguraldi ona egiten zuenean kanpoko futbito zelaian jokatzen zen eta euria  egiten zuenean barruko gimnasioan.
Irakasleek horrelako txapelketak egitea onartzen bazuten ikasleentzako onuragarria delako uste dut, zeren eta errespetua, elkarlana lantzeko aukera on bat da. Denok parte hartzeko aukera genuen!
Baina dena dela, nik uste dut, normalean mutilentzako ekintza gehiago antolatzen direla, baina ez neskek proposatutako ekintzak ez direlako onartzen baizik eta neskek gauza gutxiago proposatzen ditugulako eta hori pena bat da. Mutilek kirolarekin zerikusia duten ekintza gehiago antolatzen dituzte.

6 de noviembre de 2011

DURANGALDEAN EGITEN DIREN EKINTZA FISIKOAK


Ni Durangon bizi naiz eta horregatik bertan egiten diren ekintza fiskoiei buruz hitz egingo dizuet, hoiek baino ez ditudalako ezautzen.

Iurretan utean behin atletismoko karrera bat egiten da eta bertan nahi duenak parte hartu dezake. Guri institutuan heziketa fisikoko irakasleak apuntatzeko animatzen gintuen eta berari izenak emanda, bera arduratzen zen beste guztiaz.

Iurretako jaietan mountain bike-ko irteera bat egiten da, honen helburua herrikoak elkartzea eta ondo pasatzea da, inork ez du irabazteko intentziorik.

Durangon, beste egun batean, atletismoko beste karrera bat egiten da eta honek Ezkurdin du hasiera eta amiaera. Karrera honetan parte hartzeko eskolen bitartez apuntatzen da eta lehengo hiruren artean sari bat oparitzen da,saria Saloura 4 egun joatea da eta klase guztiarekin noski!

Durangoko jaietan duatlon bat egiten da eta hau bebai Ezkurdin hasi eta bukatu egiten da. Lehengo zatia bizikletaz egiten da, bigarren zatia korrika koan behar da eta azkenik berriro bizikletaz. Adin guztietako jendeak parte hartu dezake, gero kategoria bakoitzeko sari bat dago. Duatlon hau pasadan urtean eta auten egin da.

Honekin azaldu nahi dudana da, eskoletan bebai horrelako ekintzetan parte hartzera animatu behar ditugula gure ikasleak.
Ekintza hauetan ikasleek garatu behar dituzten hainbat gaitasun lantzeko aukera izaten ditugu, jende berria ezagutu eta ondo pasatzen duten bitarteantiaz.