Gure bizitzan zehar kirola egitea oso garrantzitsua denez, gai honi buruz hitz egitea aukeratu dut. Lehendabizi esan beharra daukat, nire asmoa blog honen bitartez jendea kirola egitera animatzea dela eta baita ere kirolari buruzko informazioa, albisteak ...ematea

5 de noviembre de 2011

ESKOLETAN DAGOEN HEZIKETA FISIKOAREN EGOERA



Egunon lagunok,
gaurko sarreran eskoletan heziketa fisikoa egiteko dauden baliabideei buruz hitz egingo dugu.

Eskola askok ez diote eman beharko zitzaion garrantzia ematen eta beste edozein irakasgai bezain garrantzitsua da. Hainbat eskoletan ekintzak egiten diren inguruak ez dira egokiak, nik gogoratzen dut Landakoko eskolan nengoenean barruko gimnasioan itokiñak zeudela eta oso erreza zela laban egitea. Irakasleak konoak eta toailak jatzen zituen baina hala ere oso kaltekarria zen eta edonork burua zabaldu ahal zuen. Orain konponketak egin dituztela esan didate baina, txarto egon zen urte guztietan zoritxarren bat gertatu izan bazen?

Materiala nahiko eskaza zen, behar genuena justu justu genuen eta askotan binaka jarri behar ginen ez zelako denentzat heltzen. Gauza gehienak oso zaharrak ziren eta beste hainbat erdi apurtuta zeuden.

Gero aldagelak oso txikiak ziren eta txandaka dutxatu behar gienen eta irakaslak nahi zuten denak 10 minututan dutxatzea eta berandu heltzen baginen hurrengo klaseko irakaslea kexatu egiten zen.

Nik suposatzen dut hau zuetariko askoei gertatu zaizuela eta guk irakasleak izaterakoan hau ez gertatzeko borrokaru behar dugu. Niri baita ere egokiago iruditzen zait prdu biko saioak egitea denbora hobeto aprobetzatzeko azkenen ordu batean ordu erdi baino ez delako gimnasia egiten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario