Gure bizitzan zehar kirola egitea oso garrantzitsua denez, gai honi buruz hitz egitea aukeratu dut. Lehendabizi esan beharra daukat, nire asmoa blog honen bitartez jendea kirola egitera animatzea dela eta baita ere kirolari buruzko informazioa, albisteak ...ematea

2 de diciembre de 2011

URTEKO PROGRAMAZIOA



Urteko programazio bat egitea nire ideia izan da, baina oso zaila denez dena asmatzea, interneteko orrialde batetik kopiatu egin dut. lehendabizi eredu bezala bakarrik hartu nuen eta nik bat asmatzen hasi nintzen, baina gero taula egiterako orduan edukiak nik asmatzea ezineskoa zela ikusi nuenez, internetekoa kpiatu eta taularen aurreko informazioa ere aldatu behar izan nuen.


Beraz, hemen ikusi dezakezue: https://docs.google.com/View?id=dddnwmks_0gmxvjrcd&pli=1


2011/2012 ikasturteko heziketa Fisikoko programazioa egin dut. Lehen hezkuntzako 2. zikloko 3. mailako ikasleak dira eta 9 urte dituzte.
Kurtsoak 36 aste ditu eta aste bakoitzean heziketa Fiskoko 2 klase baino ez ditugu. Denbora oso gutxi izanda ahalik eta hoberen antolatzen saiatu naiz. Saio hauek 13 unitate didaktikoetan banatu ditut, curriculumean agertzen diren 4 eduki multzoetan lantzeko. Lehengo unitate didaktikoa elkar ezagutzeko eta irakasgaiari sarrera emateko erabili dut. Lehengo unitate multzoan 3 unitate didaktiko egongo dira, bigarrenean beste 3, hirugarrenean 2 eta laugarrenean 3. Azkenik, kurtsoaren amaierarako beste unitate didaktiko bat prestatu dut.
Programazio honek, metodologia,baliabide eta ebaluazio pertsonala izango du, ikasle bakoitza bere zailtasun edo trebetasunen arabera ebaluatuko ditut. Kontuan izan behar dena, bakoitzaren garapena da, nondik hasi diren eta noraino heldu diren, horretarako egindako ahalegina kontuan izanik.
Programazio honek beste irakasgaiekin lotura du eta denek parte hartzeko aukera izango dute, inolako desberdintasunik gabe.irakasgai guztiak uztartzeko, nire irakasgaian matematika, hizkuntza, musika .. eko gaitasunak posiblea den neurrian lantzen saiatuko naiz. Adibidez, jolas baten bitartez abesti bat, eta zenbakiak landu daitezke.
Ezgaitasun fiskoak eta psikikoak izango ditugu, hauei egokitu naiz.



Argazki hau, euskal dantzen interneteko orrialde batetik hartu dut eta interesgarria iruditu zait. Bertan errege erregina bihurtuko zaitu herrietako erromerietan. Besterik gabe animatu!

SLIDESHARE

Artearen eta ikusizko kulturaren irakasgaian txikitan egindako eskulanak batzea eta power point batean bakoitzaren argazki bat jartzea eta deskribatzea eskatu ziguten. Power point eta PDF-en aurkeztuko dizuet.Nerea sanchez lander



ISSUS

ISSUUS plataformatik hurrengo PDF a hartu dut.

1 de diciembre de 2011

KIROLEAN GENERO ARTEKO BEREIZKETARIK EZ!!!

Umeek txikitan euren nortasuna zein den bilatzen ari dira. Jaiotzen garenetik gure kanpoko eragina bakoitzaren nortasunean oso nabarmena da, estereotipo bat jarraitzera behartuta gaudela dirudi. Askotan ume txikiei beldurra ematen die desberdina izatea, besteek zer pentsatuko duten oso garrantzitsua delako adin horretan, zure inguruko jendeak zutaz barre egitea oso gogorra da beti eta gainera psikologiaren garapenean eragin negatiboa ekar dezake.
Ume bakoitza den bezalako da eta zergatik saiatzen gara denok berdinak izaten? Askatasuna bada nahi duguna hitz diezaiegun umeei txikitatik euren nortasuna aukeratzen.
Badirudi normalena, mutilak txikitatik futbolera, esku pilotara, karatera,txirrindularitzara … apuntatzea dela  eta nesken kasuan ordea, saskibaloira, gimnasia erritmikora, dantzara …. Baina hori zergatik  da horrela? Eta mutil batek dantza egin nahi badu? Besteek zergatik egingo diote barre?
Gure gizartean kanpokoek baldintzatzen gaituztela argi dago eta hori aldatu behar da. Eta noiz ote hasiko gara hori aldatzen? Hasi gaitezen gaur bertan, zergatik ez!!!!! Kirolean ere berdintasunaren alde bazaudete, idatz ezazue hemen zuen iritzia!!!